XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerkariak moluskuaren ehunak zulatzen ditu eta uretara irteten da.

Hau gertatu bezain laster igeriketan landare bateraino iristen da, bertan kistatuz (metazerkaria egoera).

Azkenean arkume bat metazerkariak dituen landarearekin infektatua izan daiteke, haren gibelean egoera heldura pasatuz eta ziklo berri bati hasiera emanez.

Trematodoak

Ik. Trematoda.

Trenkada

Ik. Septua.

Trenkatua

Ik. Septatua.

Triangeluarra

Sin.: Muskulu triangeluarra.

Behe-barailatik behe-ezpainera hedatuz ezpain-komisura beherantz bultzatzen duen muskulua.

Bularrezurraren bizkarraldeko azaleraren eta kartilago kostalen arteko muskulua.

Trichoptera

Hal.: Trikopteroak.

700 bat espeziez osaturiko intsektuen ordena, ur gezatako ekologia ezagutzeko oso talde baliagarria.

Uretan igarotzen dute beren bizitzaren zatirik handiena, larba eta ninfa-faseetan alegia, helduen biziraupena oso laburra izaten delarik.

Trichoptera

Trikoptero eta lepidoptero helduak nahiko antzekoak dira, nahiz eta desberdintasun garrantzitsuak eduki, hala nola, aho-piezek tronpa hurrupatzaile batean eraldatu gabeko maxila normalak dauzkate eta hegoak ilez estalirik daude (horretan datza izenaren jatorria).

Helduak intsektu txiki edo erdipareko tamainakoak dira, sitsen antzekoak.

Ezaugarri hauek dauzkate: gorputz luzanga eta abdomen zilindrikoa, ilez estalitako eta zaineria primitiboa duten hego zabalak eta mintzezkoak, antena harikarak, hanka luzeak eta finak eta begi konposatuak eta konkordunak, batzuetan hiru ozelo ere dituztelarik.

Toraxa ez dago oso esklerotizatuta eta bere ezaugarririk nabarmenena protoraxa murriztua eta meso- eta metatoraxa aldiz nahiko handiak dituela da.

Abdomena bederatzi segmentuz osaturik dago eta atzeko muturraren egitura sexuaren araberakoa da: emeen kanpoko genitalia terminalia bat da eta, arrena edeago sinple edo bilobulatu batez eta klasper-pare batez edo parameroz osaturik dago, hau dena espezieen taxonomiarako oso garrantzitsua izanik.

Larbak hiru mota hauetakoak izan daitezke: kanpodeiformeak, euriziformeak eta subeuriziformeak.

Aho-aparatua mastekatzailea da denetan.

Burua ondo esklerotizatuta dute, helduetan aldiz, ez.

Antenak ia ez dira nabari.

Hankak laburrak eta nahikoa sendoak dituzte.

Larba kanpodeiformeetan uzki-hankak, hau da pigopodoak, benetazko itxura apendikularra dute, hiru giltzarte dituztelarik; euriziformeetan aldiz, ez daude hain garaturik.

Trematodoak: Schistosoma japonicum-aren arrautza bat, barnean mirazidioa daramana.

Trikopteroak: ale heldua.